Urkide Berrikuntza Zentroa

con_colegioUrkide Berrikuntza Zentroa erakunde bat da, hobekuntza eta berrikuntza pedagogikoan espezialista den Gasteizko Urkide Ikastetxearen baitan sortua.

Gizartearen zerbitzura jarduteko asmoz sortu zen, eta, ildo horretan, beste batzuentzat interesa izan dezaketen jardunbide egoki guztiak eskaintzen ditu. CIUrkidek hezkuntzaren inguruko ideien, prozesuen eta ondoriozko produktuen eremuko eta irakaskuntza-jardunaren zerbitzurako Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzari lotutako proiektuak garatzen ditu.