Argitalpenak

Hona hemen Urkide Berrikuntza Zentroak orain arte editatu dituen argitalpenak:

Txisteak: adierazmena bultzatzeko tresna. (Euskaraz eta/edo ingelesez)

Eskuratu nahi izanez gero, bidali mezu bat honako helburu honetara: info@ciurkide.org Prezioa: 15 € Hizkuntzen irakaskuntzari (nagusiki ama hizkuntzak ez diren hizkuntzen irakaskuntzari) lotutako esperientziaren urteetan, adierazmena eskolan gutxien lantzen den trebetasuna dela ikusi dugu. Astirik ez dagoelako, baliabiderik ez dagoelako, ikasturte bakoitzean landu beharreko “edukiek” agintzen dutelako eta abar. Liburu horien bitartez, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako haurrekin adierazmena era ludikoan lantzea proposatzen dugu. Horretarako, txiste sorta bat eta metodologia egokia erabiliko dira.

 

La Actividad Física es medicina: prescripción de ejercicio físico en patologías crónicas

Osasun eta garapen pertsonalari buruzko ikerketen barruan, patologia kroniko eta/edo degeneratiboetara egokitutako ariketa fisikoko programa pertsonalizatu bat landu dugu. Egindako lanaren emaitza gisa, Jose Luis Zunzuneguiren “La Actividad Física es medicina: prescripción de ejercicio físico en patologías crónicas” liburua sortu da. Liburua eskuratu nahi izanez gero, eskatu honako helbide honetan: info@ciurkide.org Prezioa: 30 €