Ikasteko teknikei buruzko ikastaroa
con_asesoramientoNori zuzenduta dago ikastaroa:

Gure zerbitzua eskatzen duen edozein ikastetxe edo unibertsitatetako ikasleei zuzenduta dago. Beharrezkoa da kontzeptuak ahal bezain bizkorren ulertu, memorizatu eta asimilatzeko ikasketa-metodo on bat aukeratzea. Denboraren banaketa egokiak eta baliabideen aplikazio zuzenak emaitzen hobekuntza eta gogobetetze pertsonalaren handitzea bermatzen dute.

Ikastaroaren helburuak:

Ikasteko teknikei buruzko oinarrizko ikastaroa lagungarria izango da ikasleentzat:

  1.  Ezaugarri pertsonaletan oinarritutako ikasteko teknika pertsonalizatu bat garatzeak eta asimilatzeak duen garrantziaz jabetzeko.
  2. Ikasketei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko aplika ditzaketen oinarrizko tresnak ezagutzeko.
  3. Motibazio pertsonalak berriz formulatzeko eta helburu egokiak eta errealistak ezartzeko.

 

Ikastaroaren garapena:

Ikastaroaren iraupena eta saioen banaketa ikastetxe eskatzaileen eskakizunetara egokitu ahal izango da. Komeni da lana talde txikietan egitea (10 lagun gehienez), era praktikoan eta dinamikoan egiteko pentsatuta baitago. Ikastaroa ikastetxe interesdunean egingo da; gure taldea joaten da bertara, ikastaroa ematera.