Hezkuntza-kudeaketaren arloko aholkularitza
con_asesoraKalitatea kudeatzeko sistemei buruzko on-line aholkularitza

Gure sistematika eraginkortasunez eta efizientziaz “kudeatu” nahi duten ikastetxeei zuzenduta dago. Espezialistak gara. Gure metodologiaz eta tresnez gain, honako hauek eskain ditzakegu:

  •  Kudeaketa bikainagatik saria jaso duten ikastetxeetako praktikarik onenak.
  • Beste batzuekin konparatzeko adierazleen sorta.
  • Balio dutela erakutsi duten antolamendua eta prozesuak.

 

Zuzendarientzako aholkularitza

Halaber, kalitatea kudeatzeko sistemei buruzko ikastaro presentzialak eman ditzakegu. Ikastaro horren helburua kalitateari lotutako edozein alderdiren inguruko gogoeta orokorrerako materialak, esperientzia, metodologia eta aplikazio praktikoa eskaintzea da, gure buruarekin eta gainerakoekin agertzen ditugun portaerak eta jarrerak etengabe hobetzeko prozesu batean murgiltzeko.

  •  Aldez aurreko oinarriak: erakundeko langileei kalitatearen lehen urratsa egiten erakusten zaie, hau da, beharrezkoa den pentsamolde-aldaketa egiten.
  • Funtsezko prozesuen garapena: erakundearen zerbitzua edo produktua dakarten funtsezko prozesuak identifikatzen dira. Ondoren, jarduera guztien kalitateari lotutako azpiprozesuak eta ezaugarriak garatzen dira.
  • Eginkizuna lantzea: fase honetan, erakundearen funtsezko ildoak zehazten dira: eginkizuna, ikuspegia, estrategiak, joko-arauak edo balioak, eta, hala badagokio, urteko kudeaketa-plana.
  • ISO 9000 Araura, EFQM eredura, zerbitzuen gutun batera edo kalitatea kudeatzeko sistema batera egokitzeko azpiprozesua. Azpiprozesu hori erakundearen jarduerak dokumentatzean eta aukeratutako arauaren baldintzetara egokitzean datza. Gainera, betetzen direla egiaztatzeko erregistroak ezarri behar dira.

Azken batean, ikastetxe bati haren premiei erantzungo dien kalitate-sistema bat ezartzen laguntzean datza gure eskaintza.