Patologia kronikoak dituzten pertsonei zuzendutako jarduera fisikoa

Urkide Ikastetxearen hezkuntza-eskaintzaren barruan, Gorputz eta Kirol Ekintzak Sustatzeko Goi Mailako Heziketa Ziklo bat dago. Helburuen artean, gure ikasleei jarduera fisikoak patologia gehienak hobetzeko dakarren onurari buruzko prestakuntza espezifikoa azpimarratu beharra dago. Filosofia horren ondorioz, eta Zunzunegui doktorearen zuzendaritzapean, jarduera fisikoko eskola batzuen eskaintza jarri genuen abian paziente horientzat.

Gaur egungo eskaintza:
  • Eskolak astelehen, asteazken eta ostiraletan (irailetik ekainera). Eskariaren arabera, zabalagoa izan daiteke.
  • Ordutegia: 18:45etik 19:45era, eta 19:45etik 20:45era.
  • Tarifa:

- Matrikula: 40 €

- 2 saio; 65 urtetik gorakoentzat: 38 € / gainerakoentzat: 50 €

- 3 saio; 65 urtetik gorakoentzat: 53 € / gainerakoentzat: 70€

  • Talde txikiak (8 gehienez)

 

Oharra:
  • Paziente guztiek lehen mailako arretako medikuaren txostena aurkeztu beharko dute.
  • Pazienteak fisioterapeuta batek aztertuko ditu, eta haien patologiarako gorputz-ariketarik egokienak aginduko ditu. Halaber, Gorputz eta Kirol Ekintzak Sustatzeko Teknikariaren titulua duen profesionalarengana eramango ditu.

 

Harremanetarako telefonoa: 945 133100
Harremanetarako pertsona: Rosa Pérez